XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan eskatu zioten bere lehenengo filma zuzen zezan, Ai ni yomi- gaeru hi (Maitasuna birsortzen den eguna), Shimpa antzerki berritzailean oinarritua.

Diotenez, berrikuntza batzuk ezarri zituen: emakumeen parte hartzea exijitu zuen, eta garai hartan izugarrizko arrakasta zuten benshiak edo interpretariak alde batera utzi, eta azpitituluak sartu zituen. Horrez gain, kritika batzuk ere tartekatu zituen filmean, eta hori ez zen garai hartako zentsoreen gustukoa izan. Geroztik, errebelde gisa agertu zen beti Kenji Mizoguchi.

1923ko irailaren batean, Tokio eta inguruak suntsitu zituen Kantoko lurrikara gertatu zen.

Mizoguchiri ez zitzaion deus ere gertatu, eta kalera irten zen ezbeharraren irudiak filmatzera;

Irudiekin dokumental bat egin, eta Estatu Batuetara bidali zuen.

Bestalde, hainbat sekuentzia hondamendia pasatu eta sei aste geroago zuzenduko zuen Haykyo no naka (Hondarretan) filmean erabili zituen.

Hondamendiak aldaketak ekarri zituen eta Mizoguchi Kiotoko estudioetara eraman zuten, han enkarguzko lan ugari egin behar izan zuelarik.

Egoera berriak ez zuen askorik poztu, eta, lana alde batera utzita, parrandan murgildu omen zen.

Kioton dexente ibili omen zen geishekin bikote harreman finkorik izan gabe.

Edozein modutan, hiriarekin maitemindu egin zen azkenean, lagun onak egin zituen eta gidoiak idazteari utzi zion.

Bolada honetan egindako film batzuk zirela eta, arazoak izan zituen berriro ere zentsurarekin.

Samidare zoshi (1924, Maiatzeko euria eta sedazko papera), esate baterako, sakrilegoa zela esan zuten, protagonista nagusia apaiz bat baitzen, geisha batekin oheratu nahi zuena.

Musen fusen (1925, Dirurik gabe ez dago gerrarik) ere gaizki hartua izan zen, batzuen iritziz, trufa egiten baitzuen armadaz.